1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
GUUK TELECOM SA (IFK: A-75238972) eta XFERA MÓVILES SAU (IFK: A-82528548 ), helburu hauetarako helbidea Zuatzu Enpresa Parkean duena (Easo eraikina 2, 8. zk., 20018 Donostia, Gipuzkoa), aurrerantzean “GUUK”, erantzunkidetasun-araubidean, zeinari buruzko informazio gehiago lor baitezakezu gure datuak babesteko ordezkariaren bidez.
Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@guuk.eus helbidera.
2. Zertarako eta nola tratatzen dira datuak?
2.1. Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak kontratatzeko eta emateko erabiltzen ditugun datuak helburu hauetarako erabiliko ditugu:
Kontratu-harremana kudeatzea
Helburu horren barruan sartzen dira kontratua bera kudeatzea, txartela erregistratzea, kargatzeak egitea eta gure barruko edozein sailekiko interakzioa (hala nola bezeroarentzako arreta-zerbitzua, erreklamazioei erantzuteko zerbitzu teknikoa edo kalitatekoa, kontratazioko aldaketak edo gorabeherak). Bezeroari bere eremu pribatura sartzeko aukera emateko ere tratatuko ditugu haren datuak. Webgunearen edo aplikazioaren bidez sar daiteke eremu horretan, eta bezeroak handik kudea ditzake bere tarifak, baita fakturak ikusi eta kontsumoa kontsultatu ere.
Helburu horretarako erabil ditzakegun datuak kontratu-harremanarekin berarekin lotutakoak dira, hau da, identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, tarifei buruzkoak, kontratatutako zerbitzuenak, zerbitzuen kontsumoak eta erabilera, zerbitzuaren kalitatea, kargatzeak, ordaintzeko bitartekoak eta igorritako fakturak barne.
Datu horiek tratatzeko legitimazioa-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza. Indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, baldin eta erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira.
Telekomunikazio-zerbitzuak ematea
Helburu honen barruan sartzen dira telekomunikazio-zerbitzua emateko beharrezkoak diren eta zerbitzua emateari berez dagozkion hainbat jarduera, hala nola hauek:
- Komunikazioa komunikazio elektronikoen sare baten bitartez bideratzea, deia ezartzea eta desbideratzea (interkonexioa ere sartuta);
- Internetera sartzeko zerbitzuaren hornidura, kontratatutako zerbitzuetako bat baldin bada.
- Trafikoko eta interkonexioko datuak erregistratzea eta erabiltzea, fakturazioa egin ahal izateko edo, aurrez ordaintzeko txartelen kasuan, txarteleko saldotik deskontatu ahal izateko; bai eta ez-ordaintzeak gertatzen direnean judizioz kanpoko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala egin ahal izateko ere.
- Gorabehera teknikoak atzeman, kudeatu eta konpontzea eta erreklamazioak ebaztea.
Helburu horrekin tratatzen diren datuen kategorietan sartzen dira harremanetarako datuak, gailuak identifikatzeko datuak, IPa, trafikoari eta nabigazioari buruzko datuak eta trafikoari lotutako lokalizazio-datuak. Datu horiek zerbitzua emateko, sareak eta interkonexioak kudeatzeko eta gorabeherak atzeman, kudeatu eta konpontzeko beharrezkoak diren neurrian tratatuko dira.
Beste operadore batetik edo beste operadore batera aldatzea eskatuz gero, gainera, jakinarazten dizugu zure identifikazio-datuak tratatu ahal izango direla. Kasu horretan, beharrezkoa izango da operadore emaileak hartzaileari datu horiek ematea, eragiketa hori egiteko. Operadoreen artean trukatutako datuak gai horretan eskumena duten administrazio publikoek onetsitako eramangarritasun-zehaztapen teknikoetan une bakoitzean aurreikusitakoak izango dira.
Datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza, eta eramangarritasunaren kasuan, kontratua sinatu aurreko neurriak hartzean. Kontratua indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, baldin eta erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira. Gainera, trafikoari eta lokalizazioari buruzko zenbait datu ere gorde egingo dira, komunikazio elektronikoei eta komunikazio-sare publikoei buruzko datuen kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera aurreikusitako epeetan.
Kaudimena egiaztatzea
Zerbitzuak ondoren ordaintzeko modalitatean kontratatzeko, ordainketa atzeratzeko edo finantziazioa duten terminalak erosteko eskatuz gero, jakinarazten dizugu GUUKek kreditu-informazioko sistema komunetan duzun kaudimena kontsultatuko duela, kontratazio berriaren bideragarritasuna ebaluatzeko interes legitimoan oinarrituta, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen diren kreditu-informazioko sistemei buruzko xedapenekin bat etorriz. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
Era berean, ondoren ordaintzeko, finantzatzeko edo geroratzeko modalitateko goragoko maila bateko zerbitzuren bat kontratatuz gero, gure interes legitimoaren arabera, GUUKeko bezero gisa duzun historia aztertu ahal izango dugu, eta hor sartzen dira kontratu-kopurua, kontratazio-datak, tarifak, tarifa bakoitzeko iraunkortasuna, eta gure bezero zaren bitarteko fakturazio- eta ordainketa-historia. Informazio hori bezeroaren kaudimena ebaluatzeko beste irizpide bat izango da.
Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
Kaudimen-datuak kontsultatzea eragin duen kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira datuak. Ondoren, blokeatuta egongo dira, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, baldin eta erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, erreklamazioa irmoa izatera iritsi bitartean gordeko dira.
Zorraren ez-ordaintzearen datuak kaudimenari buruzko fitxategi komunetara jakinaraztea
Zure betebehar ekonomikoei garaiz erantzun ezean eta horren ondoriozko zorra egiazkoa, mugaeguneratua eta galdagarria bada, indarrean den legeriaren babesean GUUKi dagokion interes legitimoa oinarri harturik, zure identifikazio-datuak eta ordaintzeko dagoen zorrari buruzko datuak kreditu-informazioko sistema komunen ardura duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, gertaera judizialen fitxategia, etab.), Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen diren kreditu-informazioko sistemei buruzko xedapenekin bat etorriz. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
Kreditu-informazioaren sistema mantentzen duen entitateak jakinaraziko dizu ezarritako eskubideak erabili ahal izango dituzula zorra sistemari jakinarazi eta hurrengo hogeita hamar egunetan, eta datuak blokeatuta egongo dira epe horretan.
Informazioa egiaztatzea
Kontratazioaren esparruan ematen dituzun datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izango du GUUKek, iruzurra saihesteko. Horretarako, informazio hau tratatu ahal izango dugu: identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, gailuaren datuak, datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak, saltokiari buruzko informazioa edo kontratazioari, trafikoari edo nabigazioari buruzkoa.
Tratamendu horretarako, bezeroa eta konpainia bera kontratazioko iruzurretatik eta legez kontrako edo delituzko jarduera orotatik babesteko interes legitimoan du legitimazio-oinarria GUUKek. Alde horretatik, egin beharreko egiaztapenetarako ezinbestean behar diren datuak soilik tratatuko ditu GUUKek, eta iruzurra eragozteko beharrezkoa denean soilik.
Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
Iruzurraren prebentzioa. Hunter
Jakinarazten dizugu GUUK Hunter sistemara atxikia dagoela (https://asociacioncontraelfraude.com/hunter/). GUUKek, sistema horrekin dituen konpromisoak betez, IRUZURRAREN AURKAKO ENPRESEN ESPAINIAKO ELKARTEAren titulartasunekoa den fitxategi batean sartuko ditu bere bezeroen datuak.
Datuak konparatu egingo dira eskaeretan iruzurra prebenitzeko Hunter Sisteman agertzen diren telefonia zerbitzuen eskaeren gaineko beste datu batzuekin, soilik zerbitzua onartzeko prozesuaren barruan iruzurra izan daitekeen informaziorik dagoen detektatzeko. Datu oker, irregular edo osatugabeak atzematen badira, zure eskabidea zehatzago aztertuko da, eta datu horiek halakotzat sartuko dira fitxategian, eta lehen aipatutako helburuetarako kontsultatu ahal izango dituzte Hunter Sistemari atxikitako entitateek eta honako sektore hauetakoek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa-baliabideak, telekomunikazioak, rentinga, aseguratzaileak, zorren erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornikuntza, aldian behingo fakturazioa eta ordainketa geroratua.
Hunter Sistemari atxikitako erakundeen zerrenda Iruzurraren aurkako Enpresen Espainiako Elkartearen webgunean egongo da eskuragarri: www.asociacioncontraelfraude.org
Bezeroak bere datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, datuen tratamenduari aurka egiteko, datuen eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzake Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako Elkartearen aurrean, helbide honetara idatziz: 2054 posta-kutxa, 28002, MADRIL. Eskabide bat izenpetuta bidali beharko da helbide horretara, identifikazio-agiriaren fotokopia batekin batera.
GUUKek sistema horri datuak helarazteko garaian, GUUKek eta bezeroak iruzurra eragozteko duten interes legitimoa hartzen da kontuan. Alde horretatik, iruzurra eragozteko beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko GUUKek.
Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
GUUKen informazio komertziala
GUUKek bezeroen identifikazio- eta harreman-datuak trata ditzake bere produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala —hala nola askotariko sustapenak, tarifa berriak edo hobekuntzak— bitarteko elektronikoen bidez bidaltzeko (adibidez, posta elektronikoa, SMS, MMS, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan GUUKek dituen profilak eta abar erabiliz), Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legearen 21.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Aurrekoarekin lotuta, gure eskaintzak pertsonalizatzeko eta, azken batean, bezeroen behar eta nahiei hobeto erantzungo dieten produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko dugun interes legitimoan oinarrituta, kanpaina bakoitzaren hartzaileak segmentutan bana ditzakegu kontratazioari, kargei eta kontsumoari buruz jasotako datuetatik abiatuta (adibidez, eskaintza bat herri edo eremu geografiko jakin batean bizi diren bezeroei edo tarifa jakin bat kontratatu dutenei soilik zuzentzeko).
Helburu berarekin eta interes legitimoaren babesean, administrazio publikoek argitaratutako estatistika-datuak erabil ditzakegu kanpaina bakoitzaren hartzaileen identifikazio-parametroak zehazteko, eta horretarako bakarrik (adibidez, 5.000 biztanletik gorako herrietan bizi diren bezeroei eskaintza bat egiteko, INEk argitaratutako datuen arabera). Datu estatistiko horiek ez dira erabiliko profilatzeak egiteko edo gure datu-baseak aberasteko, non eta bezeroak ez duen aldez aurretik horretarako baimenik ematen, pribatutasun-politika honen 2.3.c) atalean jasotzen den bezala.
Bezeroak noiznahi egin diezaioke aurka informazio hori bidaltzeari edo pertsonalizatzeari, komunikazio komertzialetan edo pribatutasun-politika honetan azaldutako prozeduren bidez. Pertsonalizazioari bakarrik aurka egin nahi izanez gero, dpo@guuk.eus helbidera idatziz egin dezakezu; informazio komertziala jasotzen jarraitu ahal izango duzu, baina ziurrenik ez da hain esanguratsua izango zuretzat.
Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
Zure datuak helburu horrekin tratatuko ditugu GUUKeko bezero zaren eta komunikazio horiek jasotzearen aurka egiten ez duzun artean.
Jakinarazten dizugu bezero izateari uzten diozunean ere gure produktu eta zerbitzuen berri ematen jarraitu ahal izango dugula bitarteko elektronikoen bidez, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 21.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Horri edozein unetan egin ahal izango diozu aurka komunikazio komertzial bakoitzean adierazitako prozeduraren bidez, gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarriz edo baldintza hauetan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz.
Ahalmena duten eragileekiko lankidetza.
Jakinarazten dizugu ezen, indarrean dagoen legeriaren arabera, informazio jakin bat gordetzeko eta honako hauei jakinarazteko betebeharra dugula: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, beren funtzioak bete behar dituzten epaitegi eta auzitegiak, Ministerio Fiskala eta arlo horretan eskumena duten beste agintari batzuk. Helburu horrekin tratatuko diren datu-kategoriak identifikazio-, harreman- eta trafiko-datuak izango dira, GUUKekin duzun kontratu-harremanaren barruan edo gure zerbitzuak ematean bildutakoak edo sortutakoak. Horrez gain, gure zerbitzuaren bidez egindako komunikazioei buruzko informazioa ere tratatuko da, hala nola egindako eta jasotako deiei buruzko informazioa, IP helbideak edo kokapen-datuak. Tratamendu honen legitimazio-oinarria legezko betebeharrak betetzea da. Xede horrekin tratatutako datuak linea aktibo dagoen bitartean tratatuko dira, eta, ondoren, legez aurreikusitako epean; gaur egun, urtebetekoa da epe hori.
Abonatuak kudeatzeko sistema
CNMCren 1/2013 eta 5/2014 zirkularretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ezen, telekomunikazio-operadore garen aldetik, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak, kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioa eta, batzuetan, lokalizaziokoa jakinarazi behar dizkiogula CNMCren Abonatuen Datuak Kudeatzeko Sistemari, legezko betebehar baten arabera. Adibidez, betebehar hori dela eta, informazioa ematen diegu larrialdi-zerbitzuei.
Sistema honen bidez eta aipatutako zirkularren arabera arautzen dira abonatuen gidak eta kontsulta-zerbitzuak ere. Abonatuaren datuak abonatuen gidetan edo kontsulta-zerbitzuetan agertzeko eta datu horiek merkataritzarako edo publizitaterako erabiltzeko, interesdunaren baimena beharko da. Abonatuak abonatuen gidetan agertzea eska dezake, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez.
2.2. Jakinarazten dizugu ezen, GUUKek, bere interes legitimoan oinarrituta, kontratuak irauten duen bitartean eta amaitzen denetik 18 hilabete igarotzen diren arte, analiza dezakeela bezeroak zer-nola erabiltzen dituen gurekin kontratatutako zerbitzuak (adibidez, egindako dei-mota eta/edo kopurua, roaminga, ordutegiak, nabigazio-bolumena, trafiko-eragin handiagoa edo txikiagoa duten eremuak, batez besteko faktura-zenbatekoak, gorabeherak, gertaeren tipologia, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan itxarondako denbora, etab.), helburutzat harturik gure zerbitzuak hobetzea, handitzea, zerbitzu, tarifa edo sustapen berriak garatzea nahiz kalitatea hobetzea, baita estatistikak ateratzea ere, hala nola uzteko joeraren ereduak garatzeko.
Xedea da ulertzea bezeroek nola erabiltzen dituzten gure zerbitzuak, edo zer gorabehera izan ditzaketen jakitea, gure eskaintza hobetzeko (adibidez, tarifa berriak planteatzeko edo lehendik daudenetan aldaketak egiteko), gorabeheren berri izateko (adibidez, zerbitzuko edo sareko akatsak), kontrolak areagotzeko (adibidez, trafiko irregularra atzemanez gero edo arrazoi jakin batengatik erreklamazioak areagotuz gero), edo inbertsioak egiteko (sistemen hobekuntzan edo berariazko sailetan).
Xede horretan, GUUKek behar diren neurriak hartuko ditu bezeroaren datuak babesteko eskubidearen gaineko eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Adibidez, GUUKek pseudonimizatu egingo ditu datuak, eta xedea betetzeko behar-beharrezkoak direnak baino ez ditu tratatuko. Adibidez, eremu jakin batean arrazoi jakin batengatik izaten diren erreklamazioen kopurua aztertzea eta sareko arazoak detektatzea, edo erreklamazio-kopurua, tarifa-mota eta batez besteko fakturazioa, bajarako joera zehazteko.
Bezeroak uko egin diezaioke bere datuak helburu horretarako erabiltzeari; horretarako, helbide honetara idatzi behar du: dpo@guuk.eus.
2.3. Gainera, bezeroak baimena ematen badigu, helburu hauetarako erabil ditzakegu datuak:
GUUKen edo Taldeko beste enpresa batzuen beste zerbitzu batzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko
Etengabe hazten ari den enpresa-talde batekoa da GUUK (hemen ikus dezakezu taldea osatzen duten enpresei buruzko informazioa), eta lanean dihardugu gure bezeroentzat interesgarri izan litezkeen askotariko zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko: energia, segurtasuna, finantzak, zainketa pertsonala eta domotika, besteak beste. Beraz, bezeroak baimena ematen badu, baimen horretan oinarrituta, haren identifikazio- eta harreman-datuak tratatu ahal izango ditugu hauei buruzko informazio komertziala bidaltzeko: Taldeko beste enpresa batzuen produktu edo zerbitzuak edo GUUKek eskaintzen dituen eta kontratuan ez dauden zerbitzuak. Bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango ditugu horretarako, hala nola posta elektronikoa, SMSak, MMSak, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan GUUKek dituen profilak eta abar.
Bezeroak baimena ematen badu, helburu horrekin tratatuko ditugu datuak, bezeroak baimen hori kentzen ez duen bitartean eta aktibo dagoen bitartean.
Hirugarrenen informazio komertziala bidaltzeko
Halaber, batzuetan, GUUKek akordio komertzialak egiten ditu energiaren, finantzen, kontsumo handiaren (adibidez, informatika, elektronika, zainketa pertsonala eta etxea) eta aisiaren sektoreetako hirugarren enpresekin, gure bezeroei haien produktu edo zerbitzuen berri emateko. Horregatik, bezeroak baimena ematen badu, GUUKek bezeroaren identifikazio- eta harreman-datuak tratatuko ditu, haren baimena oinarri hartuta, eta hirugarren horiei buruzko informazioa bidali ahal izango dio. Bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango ditu horretarako, hala nola posta elektronikoa, SMSak, MMSak, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan GUUKek dituen profilak eta abar.
Bezeroak baimena ematen badu, helburu horrekin tratatuko ditugu datuak, bezeroak baimen hori kentzen ez duen bitartean eta aktibo dagoen bitartean.
Datu-baseak profilatzeko eta aberasteko
GUUKen, profilatzea da datu pertsonalak, fakturazio-datuak edo kontsumo-datuak erabiltzea zenbait alderdi aztertzeko eta aurresateko, hala nola lehenespen pertsonalak, interesak eta jokabideak.
GUUKen, interesdunak baimena eman duen kasuetan erabiltzen dugu profilatzea, gure bezeroen jokabideak hobeto ezagutzeko; adibidez, linea gehigarriak eskuratzeko, planez aldatzeko, GUUK uzteko eta abarrerako joerak aurreikusteko. Horretarako, gure zerbitzuen erabileraren azterketan eta gure bezeroek egindako interakzioetan oinarritutako eredu estatistikoak erabiltzen ditugu. Gure bezeroen interesak zehaztasun handiagoz ezagutzea da helburua, haien profila, interesak eta beharrak kontuan hartuta gure produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala eskaintzeko.
Helburu horiekin trata ditzakegun datuen artean, kontratazioaren, kargen eta kontsumoaren esparruan bildutako datuez gain, bezeroak emandako informazio pertsonala dago; adibidez, adina, helbidea edo berariazko kanpaina edo inkestetan eman digun beste edozein informazio, hala nola interesak.
Bezeroak baimena mailakatu dezake, eta, hala, kontrolpean izan beste iturri batzuetatik datozen datuak nola erabiliko diren dauzkagun datuak aberasteko, informazio pertsonala eta estatistika ez-pertsonalizatua kontuan hartuz. Adibidez:
- Sarbide publikoko iturrien datu-baseak (agintari ofizialek edo hirugarrenek jendearen eskura jarritako argitalpenak/datu-baseak; adibidez, Estatuko Aldizkari Ofiziala edo erregistro publikoak)
- Irizpide geografikoak (probintzia, herria, posta-kodea, errolda-eremua…)
- Katastroko informazioa
- Datu soziodemografikoak (bizi den barrutiko edo herriko batez besteko errenta edo langabezia-tasa
- Bezeroek egindako interakzio digitaletatik jasotako datuak, cookieak, pixelak edo edozein segimendu-teknologia erabiliz eskuratutakoak. Jarduera horiek araututa daude cookie-politikan, zeina gure webgunean ikus baitezakezu.
- Beste produktu eta zerbitzu digital batzuekiko interakzioei buruzko datuak: gure aplikazioa, gure webguneetako cookieak eta pixelak, gure sare sozialen profiletan egiten dituen jarduerak, etab.
Datu-tratamendu horretarako, bezeroaren baimena behar da, eta bezeroak baimena kentzen ez duen bitartean gorde daiteke informazioa.
Trafikoa eta nabigazioa
Bezeroak baimena ematen badu, GUUKek haren trafiko-datuak tratatu ahal izango ditu, hots, kontratatutako zerbitzuen erabilera (deien iraupena, dei gehien zer ordutegitan egiten den, kontsumitutako eduki-mota –ahotsa, bideoa, mezularitza, argazkiak, musika…–), sustapen hori egiteko behar den neurrian eta denboran komunikazio elektronikoko zerbitzuen sustapen komertziala egiteko.
Bezeroak baimen hori kentzen ez duen bitartean tratatuko ditu GUUKek trafiko-datuak horretarako.
Baimenean oinarritutako tratamenduei dagokienez, interesatuak edonoiz ken ditzake emandako baimenak. Erabiltzaile-eremu pribatua edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua erabil dezake horretarako.
Gure webguneetako erabiltzaileen tratamenduei buruzko informazioa nahi baduzu, gure cookie-politika irakur dezakezu.
3. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?
Indarrean dagoen legeria betetzeko edo zerbitzua emateko, GUUKek nahitaez jakinarazi behar dizkie datu pertsonalak hainbat erakunde edo hirugarreni. Hona hemen xehetasun gehiago:
Hartzailea | Datuen kategoria | Legitimazio-oinarria |
---|---|---|
Beste operadore batzuk | Identifikazio-, kontaktu- eta trafiko-datuak | Kontratu-harremanaren garapena, mantentzea eta kontrola (deiak desbideratzea, interkonexioa, eramangarritasun-prozesuen kudeaketa, STA-kudeaketa). |
Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC) | Larrialdi-zerbitzuak eta ahalmena duten eragileak (hala nola segurtasun-indar eta -kidegoak) – Identifikazio-, kontaktu- eta lokalizazio-datuak | Legezko betebeharra |
Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC) | Abonatu-gidak – Identifikazio- eta kontaktu-datuak | Baimena |
Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC) | Abonatu-giden informazioa helburu komertzialetarako erabiltzea – identifikazioko eta harremanetarako datuak | Baimena |
Ahalmena duten eragileak (hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak) | Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoak, hala nola identifikazio, kontaktu, kokapen eta trafikoko datuak | Legezko betebeharra |
Administrazio publikoak, hala nola kontsumoaren arloko agintariak, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia | Kasu bakoitzean eskatzen direnak. Normalean, identifikazio, kontaktu eta fakturazioko datuak | Legezko betebeharra |
4. Nazioarteko transferentziak
Era berean, jakinarazten dizugu GUUKek ez duela asmorik bezeroei buruzko datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiteko, oro har; hala ere, baliteke Europako Esparru Ekonomikotik kanpo bezeroen datuak tratatu behar dituen hornitzaileren bat izatea —adibidez, bezeroari arreta emateko zerbitzuren bat edo euskarriren bat—, eta kontratua haren lehen eta bigarren helburuetan aurreikusitako baldintzetan gauzatu behar izatea. Kasu horietan, GUUKek berme egokiak dituela ziurtatuko du. Berme horiek lortzeko, Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak sinatzen dira egoera horretan dauden hornitzaileekin.
Transferentzia horiei eta une bakoitzean aurreikusitako bermeei buruzko informazioa lortzeko, idatzi helbide honetara: dpo@guuk.eus.
5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, kontrataziotik eratorritako datuak bezeroarekiko kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira. Ondoren, blokeatu egingo dira, eta polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik jarriko dira, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak iraungi arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izaten da, kontratua amaitzen denetik, baldin eta nolabaiteko erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira datuak.
Hala ere, datuen kategoria eta helburu batzuetarako, datuak gordetzeko beste epe batzuk aplikatzen dira. “2 Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?” atalean zerrendatzen diren helburuetan ikus ditzakezu kontserbazio-epe guztiak.
Nolanahi ere, kontratu-harremana bukatzean, faktura aurkaratzeko ekintzen ondorioz edo fakturen kobrantza lortzera bideratutako ekintzen ondorioz auzirik badago, auziak izapidetzen diren bitartean gorde ahal izango dira, behin betiko ebazpena ematen ez den bitartean (une horretan blokeatu egingo dira eta, ondorioz, ezabatu), baina froga-helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.
6. Zein dira zure eskubideak?
Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:
- Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer datu-mota tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduak zer ezaugarri dituen jakitea.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea, okerrak edo egiazkoak ez direlako.
- Datuak transferitzeko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat formatu elkarreragilean lortu ahal izatea.
- Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.
- Datuak ezabatzeko eskubidea: Datuak ezabatzeko eskatzea, tratamendua jada beharrezkoa ez denean.
- Aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.
- Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea. Zure eremu pribatuaren bidez, beherago deskribatutako bideetatik edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deituta ezeztatu dezakezu zuk emandako baimena.
Zure eskubideak baliatzeko, postaz idatz dezakezu helbide honetara: Zuatzu Enpresa Parkea, Easo eraikina 2, 8. zk., 20018 Donostia (Gipuzkoa). Edo, bestela, posta elektronikoz, kaixo@guuk.eus helbidera idatz dezakezu, eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi eta eskatutako dokumentazioa erantsi. AEPDren webgunean, zure eskubideak erabiltzen lagunduko dizuten zenbait eredu aurkituko dituzu.
Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@guuk.eus.