Ezabatu arrakala teknologikoa
Sartu bete-betean jokoan, aplikazio irabazle batekin



Partidak zuzenean
Eskaini klubaren partida guztiak bazkideei, dauden tokian daudela. Streaming bidezko emanaldien bidez, klubak eskaintzen dituen partidak ikus daitezke, bai goiko kategorietakoak, bai etxeko txikienak. Klubeko bazkideentzako funtzionaltasun esklusibo hori da gurasoen artean arrakasta handiena duena.
Bazkide eta zaleentzako push mezuak eta jakinarazpenak.
Kirolapp aplikazioaren mezuek bazkideekiko harremana errazten dute, zuzeneko komunikazio-bide gisa erabil baitaitezke. Segmentazioari esker, talde jakin batera irits gaitezke mezu bakoitzarekin, izendatutako rolei esker: “staff”, “jokalariak”, “aita/ama”... Jakinarazpen pertsonalizatu horiek push jakinarazpenen bidez ere jaso ditzakete zaleek.
Txartel digitala
Betiko plastikozko txartela, orain mugikorrean. Zure klubeko aplikazioan integratutako tresna honi esker, bazkideak erraz sar daitezke estadioan, eta denda fisikoan erraz aplika dakieke deskontua. Baliteke noizean behin diru-zorroa etxean ahaztea, baina nori ahazten zaio mugikorra?
Albisteak
Eman emaitzen berri zuzenean, egin partiden jarraipena minutuz minutu edo nabarmendu kirolari bat haren estatistiken bidez. Zure klubaren azken albisteak, eskuan.
Taldea
Talde garrantzitsuari eta harrobiari buruzko informazio interesgarria ematen die zure bazkideei: jokalarien fitxak, sailkapena, partiden egutegia, partiden iruzkin nabarmenak...