Sarrera
Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen dizu (aurrerantzean, “erabiltzailea”), eta horrek esan nahi du argi eta garbi eta erabat onartzen dituzula webgunean bertan sartzen zaren unean argitaratzen den lege ohar honetan jasotzen diren xedapen guztiak. Guk eskubidea dugu webgune honetan egokitzat jotzen ditugun aldaketak egiteko, aurretik jakinarazi gabe; hau da, aldatu, kendu edo gehitu egin ditzakegu webgunearen bitartez ematen ditugun edukiak eta zerbitzuak edo horiek webgunean aurkezteko edo kokatzeko modua. Erabiltzailea zaren heinean, konpromisoa hartzen duzu webgune hau erabiltzean legea, morala, ohitura onak eta ordena publikoa errespetatzeko.
Jabetza intelektuala eta industriala
Guuk da http://www.guuk.eus domeinu izenaren titularra. Gure titulartasunekoa da webgune osoa, hau da, diseinua, egitura eta banaketa, testuak eta edukiak, logotipoak, markak, botoiak, irudiak, marrazkiak, iturri kodea, jabetza intelektual eta industrialari dagozkion eskubide guztiak eta beste edozein ikur bereizgarri; eta guk ditugu berau ustiatzeko eskubide eta baimenak. Erabiltzaile zaren heinean, konpromisoa hartzen duzu eskubide horiek errespetatzeko.
Erabiltzaile gisa, webguneko elementuak bistaratu ditzakezu, bai eta inprimatu, kopiatu eta zure ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ere, betiere modu pertsonal eta pribatuan erabiltzeko baldin bada soilik. Horrenbestez, erabat debekatuta dago elementuok eraldatzea, banatzea, argitaratzea, besteren esku jartzea edo beste edozein modutan erabiltzea, bai eta aldatzea edo deskonpilatzea ere.
Loturak
Webguneak zure eskura jar ditzake loturarako euskarri teknikoak (estekak, banerrak edo botoiak), hirugarren batzuenak diren webguneetara sartu ahal izateko. Hori dela eta, ez da gure erantzukizuna webgune honetatik kanpo dagoen edo gure webmasterrak kudeatzen ez duen informazioa. Kontuan izan behar duzu gu ez garela beste webgune batzuen pribatutasun praktiken erantzule. Horregatik, jakizu horietako estekaren bat erabiltzen duzunean gure webgunea uzten ari zarela, eta gomendatzen dizugu beste webgune horien pribatutasun politikak irakurtzea, batez ere datu pertsonalak eskatzen badizkizute.
IP helbideak eta Cookieak
Interneten dauden komunikazio protokoloak direla eta, gure webgunea bisitatzen duzunean automatikoki jasotzen dugu zure sarbide hornitzaileak esleitutako IP helbidea (Internet Protocol). IP helbide hori barne helburuetarako bakarrik erregistratzen da, adibidez, webgunearen sarbide estatistiketarako. Oro har, erabiltzaile beraren IP helbidea aldatu egiten da Interneteko konexio bat edo beste erabiltzen denean; beraz, webgunearen bidez ezin zaie jarraipena egin erabiltzaile jakin baten nabigazio ohiturei. Halaber, cookie-ak erabil ditzakegu gure webguneetan nabigatzen duzunean nabigazio hori bera hobetzeko, erabilera analisiak lortzeko eta zuretzat interesgarria izan daitekeen publizitatea erakusteko. Cookie-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu gure Cookien Politikara.
Erantzukizunen salbuespena, webgunearen funtzionamendua dela eta
Ez dugu bermatzen webguneak beti behar bezala eta modu fidagarrian funtzionatuko duenik, atzerapenik eta etenik gabe; beraz, ez gara izango webgunearen erabilgarritasun eta jarraitutasunean egon daitezkeen akatsek sor ditzaketen kalteen erantzule. Ez da gure ardura ere erabiltzaileak edo beste edozein hirugarrenek kalteren bat izaten badu edo onurarik jasotzen ez badu, ezinbesteko edo ustekabeko egoera bat gertatu delako, komunikazio lineetan akats edo erroreren bat egon delako edo Internet sareak huts egiten duelako edo ez duelako zerbitzua behar bezala ematen. Ez dugu kontrolatzen, ezta bermatzen ere, edukietan ez dela egongo sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo zure sistema informatikoan biltegiratutako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik.