Galderak
Kirolapp aplikazioen inguruan sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko ditugu. Beste galderarik baduzu, jarri harremanetan formularioaren bidez.
Kirol guztiek erabil al dezakete Kirolapp?
Guuk-en Kirolapp zerbitzuari esker, kirol-klub eta federazio guztiek aplikazio guztiz pertsonalizatua izan dezakete, kirola edozein dela ere. Futbola, saskibaloia, esku-pilota, zesta-punta, arrauna, boleibola, tenisa, eskubaloia...
Zenbat denbora behar da aplikazio bat erabilgarri izateko?
Aplikazioa sortzeko behar den informazio guztia jaso ondoren, hala nola klubaren historia, taldeen irudiak, zein kategoriatan jokatzen duten... Bi astean prest egongo da aplikazioa.
Zer egin behar dut nire kirol-klubarentzat aplikazio bat izateko?
Bete inprimakia, eta zure klubarekin harremanetan jarriko gara baloia zelaira lehenbailehen ateratzeko.
Zein klubek izan dezakete Kirolapp?
Gutxieneko baldintzak betetzen dituen edozein klub edo federaziok izan dezake aplikazioa. Idatzi formularioaren bidez zure klubaren bideragarritasuna ikusteko.
Aplikazioak mantentze-lanik behar al du?
Klubaren ardura bakarra da zale guztiei eskaintzen zaien informazioa (emaitzak, partiden egutegia, albisteak...) eguneratuta edukitzea. Mantentze teknikoaz gu arduratuko gara.
Nola kudeatzen da informazio guztia?
Klub bakoitzak eduki-kudeatzaile bat du, propioa, bakarra eta erabilerraza. Gainera, gure laguntza izango duzue aplikazioaren lehen urratsetan, eta, behar izanez gero, prestakuntza eta aholkuak emango dizkizuegu.
Ordaindu egin behar al dira Kirolapp aplikazioak?
Ez. Kirolapp aplikazioak doakoak dira, baina lankidetza digitalean adosten da Guuk-en sustapen komertziala egitea klubaren kanalen bidez, bi aldeen artean adostutako alta-helburu batera iristeko.